Ingeniaritza tekniko industriala eta ekipamenduak

AMT 15 urte baino gehiagoko esperientzia duen lan-talde batez osatutako enpresa gara, eta gure esku jartzen ditugu beharrezkoak diren tresnak, talentua eta ezagutza industria-proiektuak hasieratik amaierara garatzeko.

Gure enpresaren garapenerako funtsezkotzat jotzen dugu pertsona egokiez eta gure makinak ezagutzen dituzten profesionalez osatutako taldea izatea. Hori dela eta, AMTko kideok gure lanaz gozatzen dugun pertsonak gara, eta produktu sendo, fidagarri eta kalitatezkoa bermatzeko beharrezko gaitasunak eta ezaugarriak ditugu.

Euskal Herriaren bihotzean (Larrabetzu, Bizkaia) kokatuta, nazioarteko proiektuak garatzen ditugu 20 herrialde baino gehiagotan eta mundu osoan zehar instalatutako 200 ekipo baino gehiagorekin.

AMTn ez diogu geure buruari mugak jarri nahi; egunez egun gogor lan egitea gustatzen zaigu, bezeroari geure onena eskaintzeko.

Mugan jokatzen duela dioenak, muga duelako esaten du.

Michael Jordan

Air Movement Technologies, Haizagailu Industrialak – Industrial Fans