
Egituraz trinkoa eta aldi berean multifuntzionala den antolamendu batetik abiatuta, barne-beharretara egokituta guk geuk garatu ditugun lan-tresna arinak eta neurrira egindakoak erabiliz, prozesuak zehazten ditugu ingeniaritza industrialeko proiektu bakoitzaren kudeaketa eraginkorragoa lortzeko.
Gure ekipo industrialen kalitateak eta haien fidagarritasunak helburu argi bat markatzen laguntzen digu: gero eta lehiakorragoa den merkatu industrial batean gure posizioa sendotzea. Bezeroen konfiantza beste helburuetako bat da, arreta pertsonalizatu eta gertukoa eskainiz, mantentze-lanak, ordezko piezak eta salmenta osteko zerbitzuak barne.
Horretarako, gure departamentu bakoitzean etengabeko hobekuntza aplikatzen dugu prozesu desberdinetan: ingeniaritza-kalkuluetan eta azterketetan, diseinuan, fabrikazioan eta akabera-tratamenduetan, probetan eta martxan jartzeetan, eta abar... Horrek ahalbidetzen digu balio erantsi handiagoko eta espezifikoagoak diren proiektuak gauzatzea.
Gure bezeroei elkarlana, gertutasuna eta konpromisoa eskaintzen dizkiegu; haien gogobetetasuna da gurea.

